Marrazkiak zenbakiekin eta letrekin…

Badakizu zenbakiak eta letrak erabil ditzakezula marrazkiak errazago egiteko? Hona hemen Harry Potter marrazteko modu erraz eta polit baten adibidea:

Bideo ikusteko arazorik izanez gero, klik egin hemen!

Bagoaz dendara

Bazatoz andereñorekin dendara erosketak egitera? Uhi, baina zer gertatzen da gauza bat baino gehiago erosi nahi ditudanean? Ikusi, ikusi hurrengo bideoa eta ikasiko duzu.

Bizitza sortuz

Egunotan kalera irtetzen hasi gara, baina oraindik ere ordutxu bat baino ez dugunez, agian, ez da nahikoa naturaz gozatzeko. Zer deritzozue, bitartean, natura pixka bat etxera sartzen badugu?

Udaberrian murgilduta gaude, hainbat landare hazi eta loratzen diren urtaroa. Ikusi mahi-mahieko lagunek egindako proposamena, bizia sortzeko landare hazi batzuk landatu dituzte; animatzen zarete zuek ere egitera?

Ze gozoooo!!!

Osasuntsu jateko aukerak bilatzen? Asteburu luze honetan frutekin esperimentatzeko ideia batzuk dituzue hurrengo bideoan. Ea niri bezain beste gustatzen zaizkizuen!!!

On egin!

Zer egingo dut gaur?

Etxean gauden egunotarako familiek zuen seme-alabekin etxean ere ekintza hezigarriak lantzeko aukera izan dezazuen baliabide interesgarri bat aurkeztera gatoz gaurkoan. Mahi-Mahi taldekoek sortutako orrialdean etxeko txikiekin ikusi edo egiteko hainbat ipuin eta jolas aurkituko dituzue. Hurrengo estekan klik egin eta sartzera gonbidatzen zaituztegu.

http://www.mahimahibyaskora.com/eu/etxean

Ondo izan eta besarkada estu bat jaso ezazue.

EUSKARAREN EGUNA 19.12.03

Abenduaren 3an, urtero egiten dugun moduan, euskararen nazioarteko eguna ospatu dugu ikastolan. Hainbat ekintza egin ditugu eta hurrengo lerroetan zerrendatuko ditugu hauetariko batzuk. Ikusi eta gozatu!

DBH -ko ikasleekin ahokorapiloak, zotz egiteko abestiak, soka saltorako kantak…

Kalinpanen bisita

 

Ziklokoekin ere pelikula bat ikusi dugu LH 2. mailakoen gelan.

Zezili Deuna 19.11.22

Musikarien eguna ezin hobeto ospatu dugu elkarrekin karaokean abestuz eta gelditu gabe dantzatuz. Zein ongi pasatu dugun!

Gora gure musikariak ematen diguten momentu hauengatik!

 

Create a free website or blog at WordPress.com.

Up ↑